Bertan behera geratu da iganderako iragarritako 'Narzis@' antzezlana

Igande arratsalderako iragarrita zegoen Narzis@ antzezlana bertan behera geratu da antzerki konpainiaren berruan izandako osasun arazoak direla medio. Bazkideen artean egin beharreko sarrera zozketa ere bertan behera geratu da. 

Borobil Teatroa antzerki konpainiaren Narzis@ antzezlanaren emanaldia izatekoa zen igande arratsaldean, baina konpainiako kideek izandako osasun arazoak direla eta, bertan behera utzi behar izan da saioa. Antzezlanerako data berria lotu duela iragarri du Udaleko Kultura Sailak: urtarrilaren 7an izango da Zumaian. 

Sarrerak aurretik erosita zituztenek urtarrilaren 7rako gorde ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero, baina hori jakinaraztea komeni dela azaldu du udalak. 

Baleikeko bazkideen artean hiru sarrera bikoitzen zozketa abiatu dugu gaur bertan, baina zozketa hori ere bertan behera geratu da. 

Antzezlanaren ordez film bat ikusteko aukera izango da igande arratsaldean, Parque salvaje, hain zuzen.