Azaroaren 25a

Zumaiako hezkuntza komunitateak bat egin du Azaroaren 25eko aldarriarekin

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 25a, 13:08

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta Zumaiako hezkuntza komunitateak ere bat egin du eguneko aldarriarekin. Udaletxeko pleno aretoan egin da ekitaldia, eta bertan izan dira Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko, Zumaiena Ikastetxeko, Oikiako Eskolako eta Soldadura Zentroko ikasle eta irakasleak.

Zumaiako ikastetxeetako ikasle eta irakasleek giza katea egiteko asmoa zuten gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarriarekin bat egiteko, baina euri iragarpenak zirela eta, ekintza udaletxeko pleno aretora eraman dute. Bertan izan dira Zumaiako hezkuntza komunitateko kideak, ikasleak zein irakasleak. 

Ikasle beraiek irakurri dute eguneko adierazpena, eta ondoren bertso batzuk abestu dituzte.