Dolu perinatalari buruzko kafe tertulia izango da astelehenean

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 26a, 09:00

Emakumeon* Etxean izango da saioa, astelehenean, eta dolu perinatal nahiz neonatalari buruzko emozioak partekatzeko espazioa izatea nahi dute antolatzaileek.

Haur jaioberrien edo jaio aurrekoen heriotzaren dolu prozesuan dauden pertsonei zuzenduriko kafe tertulia izango da astelehenean, azaroaren 28an, Emakumeon* Etxean. Maitane Diaz de Cerio dinamizatzailearen eskutik, dolu horri lotutako emozioak zein sentipenak partekatzeko espazio bat zabaldu nahi dute bertan. Kafe tertulia 18:00etan hasiko da.