'Narzis@' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 10:43
Larunbat eguerdian aterako ditugu zozketako saridunen izenak.

Borobil Teatroa antzerki konpainiaren Narzis@ antzezlana ikusteko aukera izango da igandean, 16:30etik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. Baleikeko bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. 

7 eta 8 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako antzezlana da Narzis@, igande arratsaldean, 16:30ean, Aita Mari zinema aretoan ikusi ahal izango den lana. Peru da antzezlaneko protagonista, 11 urteko gaztea. Bere urtebetetze festara inor etorri ez den arte lagunak dituela uste du. Norbait bai, norbait badu laguna: Maialen, bere bizilaguna. Betiko laguna. Egun horretan Peruk 12 urte beteko ditu. Egun horretan, gurasoek smartphone bat oparitu zioten. Eta egun horretatik aurrera bere bizitza aldatu egingo da.

Udaleko Kultura Sailak hiru lagunentzako bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen hartu daiteke parte zozketan. Saridunen izenak larunbat eguerdian aterako digutu. Parte hartu eta zorte on!