Banda 'ZUMB rocks' kontzertua entseatzen

ZUMB rocks kontzertuan joko dituen abestiak entseatzen aritu da Zumaiako Musika Banda azken asteotan. 

Rock eta heavy estiloetako abestiz osatutako kontzertua emango du Joxe Mari Azkuek zuzentzen duen Zumaiako Musika Bandak larunbatean, hilaren 26an, Zumaienako aretoan. Kontzerturako errepertorioa prestatzen aritu da Banda eta gonbidatuak Ubillos jauregiko lokalean. Entseguko une bat ikusi eta entzun daiteke bideo honetan.