Santa Zezilia eguna gogotik ospatu dute Musika Eskolako irakasle eta ikasleek

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 23a, 13:00

Zumaiena aretoan emanaldi berezia eskainita ospatu zuten astelehenean musikarien zaindariaren eguna. Bide batez, Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko baliatu zuten ekitaldia.

Guraso, irakasle zein ikasle, herritar ugari elkartu zen Zumaienako areto nagusian, Santa Zezilia egunaren bezperan. Txori Txiki Musika Eskolako ikasleak izan ziren oholtza gainean, irakasleek lagunduta, eta emanaldi berezia eskaini zieten bertaratutakoei. 

Bide batez, Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazi nahi izan dute guztiek ere. Honako bideoa prestatu dute Euskaraldiaren abestiarekin eta emanaldiko irudiekin.