Iñaki Parrachok irabazi du Iñaki Espillaren oroimenezko arrantza lehiaketa

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 22a, 08:57

Igande goizean jokatu zen Anade elkarteak antolatutako elkarteen arteko Iñaki Espillaren oroimenezko LXVIII. arrantza lehiaketa. 

87 parte hartzaile izan zituen igande goizean Iñaki Espillaren oroimenezko LXVIII. arrantza lehiaketak. Anade elkarteak antolatutako lehiaketak ez zituen eguraldi baldintza egokienak izan, eta arrantza egiteko guneak ere murriztu egin behar izan ziren. 

Lehiaketako irabazlea Iñaki Parracho (Izkira) izan zen 1.995 punturekin. Bigarren Jose Ignacio Garcia (Izkiro) izan zen, 1.905 punturekin, eta hirugarren Iker Etxeberria (Anade), 1.724 punturekin. 

Lehen beteranoa Jose Ignacio Garcia izan zen, lehen jubenila Iker Losada (Goierri), lehen emakumea Carmen Carrera (Antxeta), eta lehen infantila Izaro Carmina (Mons A).