Santa Zezilia eguneko jaialdia egingo du gaur Musika eta Dantza Eskolak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 21a, 11:55
Zumaienako aretoan bertan egin dituzte jaialdirako entseguak. Argazkia: Zumaiako Musika eta Dantza Eskola.

Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da gaur Santa Zezilia Egunaren harira Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatutako jaialdia.

Herriko musika talde batzuek pasa den asteburuan gogoratu dute Santa Zezilia, musikarien zaindaria. San Pedro Abesbatzak, Beheko Plaza Abesbatzak, txistulari bandak eta Zumai txarangak saio edota emanaldi bereziak egin dituzte azken egunotan. Gaur Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleen txanda izango da. 

Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da jaialdia, 19:00etatik aurrera. Euskaraldiarekin bat egingo du eskola honetako komunitateak.