Santa Zezilia Eguneko ekitaldien barruan, Agustin Zubimendik zuzentzen duen Beheko Plaza Abesbatzak igandeko meza nagusia kantatu zuen atzo, igandez. Haren amaieran, hainbat urtez koruko kidea izan den Gurtzune Zubia Gomez sopranoa omendu zuten. San Pedro Abesbatzako eta Gabon Koruko kidea izana, bizitza osoa darama Zubiak kantuan, eta esker ona erakutsi zieten bere lagunek.