Mikologia irteera egin da Santiagon dunetako biodibertsitatea ezagutzeko

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 21a, 10:03

Santiago hondartzako dunek gordetzen duten biodibertsitatea ezagutzeko Biotop ekimena egin zen atzo, Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzazi zientzia elkarteak antolatuta. 

Santiagokoak dira euskal kostaldean gordetzen diren duna sistema bakarretakoa. Bertako biodibertsitatea ezagutzeko Biotop ekimena egin zen igande goizean Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzazi zientzia elkarteak antolatuta. 

Euriari eta eguraldi kaskarrari aurre egin zioten herritarrek mikologia irteera batean parte hartzeko aukera izan zuten. Aranzadiko kide batek gidatuta, dunetan zehar aurki daitezkeen perretxikoen berri izan zuten bertaratu zirenek.