Mendi tontorrean eman dio ongietorria Indamendik Euskaraldiari

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 21a, 09:00

Pasa den ostiralean abiatu zen Euskaraldia, eta Indamendi mendi bazkunak ere bat egin du egitasmoarekin. 

Azaroaren 18tik abian da Euskaraldia, hizkuntz ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala. Bezperan egin zen ekitaldiak eman zion hasiera Zumaian aurtengo edizioari. Herriko beste elkarte batzuek egin bezala, Indamendi mendi bazkunak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Hala erakutsi du Artxuetako tontorrean aterako argazki batekin. Euskaraldiari bakarrik ez, elurrari ere ongietorria eman diote Zumaiako mendizaleek.