Gonzalo Agirrek Berriatuako zesta txapelketa irabazi du

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 20a, 14:00
Gonzalo Agirre (erdian ezkerrean) eta Jerome Portet (erdian eskuinean) garaileen txapela jarrita. (Utzitakoa)

Puntista zumaiarrak Jerome Portetekin osatu du bikotea eta Aaron Gonzalez eta Jon Zabalaren aurka gailendu dira finalean.

Gonzalo Agirre XXXV. Berritxu Saria Zesta Txapelketan nagusitu zen atzo Jerome Portetekin batera. Luis Bilbaoren oroimenezkoa ere bazen atzokoa, eta aurrelari zumaiar gazteak eta Paueko (Frantzia) atzelariak 30 eta 26 garaitu zituzten aurkariak elite mailako finalean.