Gurtzune Zubia omenduko du Beheko Plaza abesbatzak igandean

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 19a, 17:00
11:00etako meza abestuko du Agustin Zubimendik zuzentzen duen koruak

Beheko Plaza Abesbatzak igandeko meza nagusia abestuko du. Hainbat urtez abesbatzako soprano izandako Gurtzune Zubia ere omenduko du koruak. 

Santa Zezilia eguneko ospakizunekin bat egingo du beste behin ere Beheko Plaza Abesbatzak. Agustin Zubimendik zuzentzen duen koruak igandeko meza nagusian kantatuko du. 11:00etan izango da, San Pedro Parrokian. 

Ondoren, Elizan bertan, esker oneko omenaldi bat eskainiko diote Gurtzune Zubia sopranoari. "34 urtez jardun du gure abesbatzan kantuan. Aurrez, San Pedro Abesbatzan eta Gabon Koruan ere aritzen. Guztira 70 urte baino gehiago egin ditu", azaldu du Agustin Zubimendik.