Martxan da Baleike.eus-en galdera-erantzunen jokoa

Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 13:30

Baleike.eus-ek eta Zumaiako Euskaraldiak elkarlanean antolatu dute jolasa Euskaraldiari bultzada emateko. Zenbat dakite zumaiarrek beren herriaz eta kulturaz? Hamar galdera erantzun behar dira, eta bi sari egongo dira, bat irabazle guztien artean zozkatuko dena, eta bestea, partaide guztien artean.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldiari buruzko lehiaketak jarri ditu martxan gaur, horietako bat Baleike.eus webgunean. Hain zuzen ere, Baleikek eta Zumaiako Euskaraldiak antolatuta, hainbat galdera erantzun ahal izango dituzte herritarrek –galdera guztiak erantzun behar dira, baina horretan igarotako denbora ez da kontuan hartuko– Euskaraldiak irauten duen bitartean.

Hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean. Galdera guztiak zuzen erantzuten dituzten herritarren artean Euskaraldiko produktuen sorta eta urtebeteko Hitzakide harpidetza zozkatuko dira –Euskaraldiaren saria– , eta parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigoraren saski bat –Baleikeren saria–.

Animatu eta parte hartu galdera-erantzunen jokoan!