Bisita gidatua eskainiko du Pello Ulaziak Oxforden duen erakusketan

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 18a, 13:00
Azaroaren 27ra arte izango da bisitagai erakusketa hau Oxford aretoan. Argazkia: Juan Luis Romatet

Papera kartoia guraizeak erakusketa zabaldu zuen artista mutrikuarrak pasa den ostiralean Alondegiko Oxford aretoan. Bilduma honen inguruko bisita gidatua eskainiko du bihar, larunbatez, 12:30etik aurrera. 

Pello Ulazia artista mutrikuarraren Papera kartoia guraizeak erakusketa bisitatu daiteke egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Bertan bildu dituen lanen inguruko azalpenak entzuteko bisita gidatuak ere eskainiko ditu Ulaziak. Pasa den larunbatean eman zuen lehenengoa, eta bihar izango da bigarrena, 12:30etik aurrera, Oxford aretoan bertan.

Erakusketa azaroaren 27ra arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan eguerditan ere bisitagai izango da, 12:30etik 14:00etara bitartean.