Batzar nagusia egingo du larunbatean Zumaiako Kirol Elkarteak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 17a, 16:13
Aitzuri frontoian egingo da Zumaiako Kirol Elkartearen urteko batzar nagusia.

Urteko batzar nagusia egingo du larunbatean, hilaren 19an, Zumaiako Kirol Elkarteak. Aitzuri frontoian egingo dute bilkura, 10:00etatik aurrera. 

Aitzuri frontoiak hartuko du etzi, larunbatez, Zumaiako Kirol Elkarteko batzar nagusia. Goizeko 10:00etan egingo da lehen deialdian, eta ordu erdi geroago, 10:30ean, bigarrengoan. 

Batzar nagusian aztertuko dituzten gaiak hauek izango dira:

  1. Batzarkideak eta egungo organigrama.
  2. 2018-10-27ko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa, Estatutuen aldaketa eta onarpena.
  3. 2018-19, 2019-20, 2020-21 eta 2021-22 urteetako balantze ekonomikoaren aurkezpena eta onarpena. 
  4. 2022-2023 denboraldiko aurreikuspenen aurkezpena eta onarpena.
  5. ZKEko Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa.
  6. Galderak eta proposamenak.

Batzarkideak hauek izango dira:

  • 18 urtez gorako pilotari lizentziadunak. 
  • 18 urtez azpiko pilotari federatu lizentziadunen gurasoak (pilotari bakoitzeko bozka bat).
  • Pilota entrenamendu eta Eskola Kiroleko txapelketetan parte hartzen duten pilotarien gurasoak (ahotsa soilik).