Santa Zeziliaren aitzakian herriko kaleak musikaz beteko dira datozen egunetan

Musika Bandaren kontzertu berezia Santa Zezilia egunez, artxiboko irudian.

Azaroaren 22a da musikaren zaindariaren eguna, baina bihar hasiko dira hari lotutako ekitaldiak. Zapatuan, esaterako, San Pedro abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du parrokian.

Urtero legez, Santa Zeziliari lotutako ekitaldi ugari izango da azaroan zehar Zumaian. Musikariek gogotik ospatuko dute beren zaindariaren eguna bihar hasi eta azaroaren 26a bitarte. 

Arineketan musika eta dantza emanaldiak irekiko du Santa Zeziliari lotutako egitaraua. Bihar izango da, Aita Mariko zine aretoan, 20:00etan hasita. 

Ondorengoa da udalak antolatutako egitaraua:

  • Azaroak 18, ostirala: Arineketan taldearen kontzertua, 20:00etan, Aita Marin.
  • Azaroak 19, larunbata: In aeternum kontzertua, San Pedro abesbatzaren eskutik. 20:00etan, parrokian.
  • Azaroak 20, igandea:
    • Udal Txistulari Bandaren kalejira, Santa Zezilia egunaren harira. 10:00etan.
    • Meza nagusia, Beheko Plaza abesbatzak abestuta, Santa Zezilia egunaren harira. 11:00etan, parrokian.
  • Azaroak 21, astelehena: Euskaraldiaren barruan, Zaumaiako Musika eta Dantza Eskolakoen emanaldia. 19:00etan, Zumaiena aretoan.
  • Azaroak 26, larunbata: ZUMB rocks, Zumaiako Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, Zumaiena aretoan.