2022/11/17 - 2022/11/18 10:15

Bilera

Asanblada irekiak

Asanblada irekiak
Zumaienan eta Zumaiako Herri Eskolan, Zumaia

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroak 25, eta horren atarian asanblada irekiak egingo dituzte Ikasle Abertzaleek Zumaian, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza! lelopean. Azaroaren 17an, osteguna, Zumaiena ikastetxean egingo dira, 10:15ean; eta egun bat geroago, hilaren 18an, Zumaiako Herri Eskolan, 11:00etatik aurrera.