Zozketa

GUKAk Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko saio bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu bere hedabideetako bazkideen artean

Erredakzioa 2022ko aza. 15a, 17:31

Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideek parte hartu ahal izango dute zozketetan, eta horretarako, saio bakoitzeko zozketak jarri ditu abian GUKAk.

Irailaren 24an hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia. Lehen fasea amaituta, finalaurrekoetan da txapelketa, eta GUKAk lehiaketa amaitzeko falta diren saio bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.

Lau hedabideetako bazkideek parte hartu ahal izango dute zozketetan, eta horretarako, saio bakoitzeko zozketak jarri ditu abian GUKAk.

Azaroaren 19an, larunbata, Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehenengo saioa jokatuko da Amurrion, eta bi sarreren zozketan parte hartu nahi dutenek hemen egin dezakete, eta osteguneko 12:00ak arte izango dute izena emateko epea.

Hilaren 26an, larunbata, finalaurrekoetako bigarren itzuliko bigarren saioa jokatuko da Baionan. Saio horretarako zozketa lotura honetan dago, eta izena emateko epea azaroaren 24ean itxiko da.

Finalaurrekoetako bigarren itzuliko hirugarren saioa abenduaren 3an jokatuko da Bilbon, eta saio horretarako sarreren zozketa lotura honetan dago. Parte hartzeko epea abenduaren 1ean itxiko da.

Azkenik, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bi sarrera zozkatuko ditu GUKAk. Finala abenduaren 18an egingo dute, Iruñean, eta bi sarreren zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, abenduaren 8 baino lehen.