Leok'k taldeak kontzertua emango du azaroaren 23an Zarautzen

Leok'k seikoteko kideak, Endoian ateratako argazkian. Argazkia: Luis Llavori

Modelo aretoan joko du Luis Llavori zumaiarra kide duen taldeak hilaren 23an. Aurretik, Rockaren sorrera gogoan ikus entzunezkoa emango da. 

Leok'k taldeak kontzertua emango du azaroaren 23an, 20:00etatik aurrera, Zarauzko Modelo aretoan. Luis Llavori zumaiarra kide duen taldeak Bizirik hala ere diskoa plazaratu du aurten. Disko horretako eta azken urte hauetan atera dituen beste lanetako abestiak zuzenean entzuteko aukera izango da. Kontzerturako sarrerak aurrez salgai daude hemen

Rockaren sorrera gogoan ikus entzunezkoa ere aurkeztuko dute egun horretan Zarautzen. Eskualdeko rock mugimenduko sorreran izan ziren taldeei aitortza egin nahi diote ikus entzunezko horren bidez. Talde horietako lagun, partaide eta senideek utzitako materialarekin sortu dute produktu hau. Hala, Zarauzko Montis, Sombras azules, Algas, Flint Glass edo Dalton taldeak gogoratuko dituzte; baita Orioko Haika, Zumaiako Erupcion, Elgoibarko Expresion Sonora, Zestoako Leok'k eta Mini Leok'k, eta Azpeitiko Egan.