Oihana Rodriguez kide duen Neona taldea, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean

Aiora LarraƱaga Solabarrieta 2022ko aza. 14a, 17:00

Azaroaren 21era arte zabalik izango da Gaztea Maketa Lehiaketan botoa emateko aukera.

Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketa martxan da, eta aurkeztu diren lanen artean epaimahaiak 20 artista aukeratu ditu, tartean Oihana Rodriguez zumaiarra kide duen Neona boskotea. Orain, finalerako bozketa-epea zabaldu dute azaroaren 21era arte (goizeko 9:30etan), eta talde bozkatuenek eta epaimahaiak aukeratutako talde eta bakarlariek zuzenean joko dute abenduaren 1ean egingo den emanaldi batean. Zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaiko kideek nor izango den Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazlea.

2021ean sortua, pop, funk, gospel eta elektronika kutsuak aurki daitezke Neona taldearen abestietan. Natali Izagirre, Ixak Arruti, Oihana Rodriguez, Andres Insua eta Gorka Mendizabalek osatzen dute banda. Dagoeneko disko bat dute, Mundu Berri Bat izenekoa.

Erlazionatuak

Eraberrituta datoz Neona izenpean

Maria Maya Manterola 2022 mar 29 Zumaia