Beste maila batean, gozatuz

ZuriƱe Iglesias Sarasola | Berria 2022ko aza. 14a, 15:00
Alex Uranga Zumaian, txapela jantzi zuen unean. Argazkia: Euskal Herriko Surf Federazioa

Alex Uranga bodyboarderrak Euskal Herriko txapela irabazi berri du, Zumaian, bere sorterrian. Berriari emandako elkarrizketan esan du gorengo mailan aritu ostean orain "besteei txanda uzteko garaia" dela.

Goi mailako kirolean, oro har, kosta egiten da alde batera egitea eta norberak aurrez zuen maila bera ez duela onartzea. Bada, Alex Uranga bodyboarderrak (Zumaia, Gipuzkoa, 1989) hori egin du, eta aitortu du "beste batzuei lekua uzteko garaia" dela. Horrek, ordea, ez du esan nahi bodyboarda utziko duenik, ezta gutxiago ere.

Iragan larunbatean Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen, sorterrian, Zumaian. Hain justu, txapelketa hori izan zen Euskal Herriko Open Bodyboard zirkuituko lau probetako bat. Lehena Bakion (Bizkaia) jokatu zuten, eta beste biak, Getxon eta Mundakan (Bizkaia). Lortutako lehen postuaren inguruan, Urangak adierazi du garaipen batek beti "indarberritzen" duela, aspaldi zebilelako irabazi gabe. "Etxeko hondartzan irabaztea beti da berezia. Aurreko proban [Bakiokoan] ezin izan nintzen lehiatu, eta honetan gutxienez finalean sartu behar nuen datozenetan parte hartu ahal izateko".

Hemen irakurri daiteke artikulua.