Ormaiztegin izango du borrokaldia Mady Diamek

Bizkaiko eta Gipuzkoako boxeolariak neurtuko dira datorren ostiralean, hilaren 18an, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan.

Boxeo jaialdia izango da datorren ostiralean Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Bizkaiko eta Gipuzkoako boxeolariak neurtuko dira ringean; sei borrokaldi izango dira guztira, eta azkenekoan parte hartuko du Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Mady Diamek. 63 kiloko kategorian arituko da, eta Rivero Team klubeko Jeremias izango du aurkari. 

Boxeo gaiekin lotuta, Zumaiako klubeko kide den Eliezer pasa den urrian Alacanten (Herrialde Katalanak) ospatu ziren Espainiako boxeo txapelketan parte hartzekoa zen, baina lesio bat izan zela medio, ezin izan zuen borrokatu. Klubeko arduradun Ruben Arredondok azaldu duenez, osatzen ari da eta laster ringera igotzeko asmoak ditu.