Zozkatu ditugu 'Trapu zikinak' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 9a, 17:00

Lore More taldearen Trapu zikinak antzezlana ikusteko aukera izango da etzi, ostiralez, Aita Mari zinema aretoan. 20:00etan hasiko da saioa. 

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak hauek izan dira: Miguel Zubimendi Lopetegi, Aloña Otegi Zabaleta eta Asun Irazabal Pinedo. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain. 

Antzezlan honetarako sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan eta Internet bidez, hemen. Egunean bertan aretoko leihatilan ere salgai izango dira. Sarreren prezioa 6 euro da.