Lurraldebuseko autobusak ez dira Txomin Agirre kaian geratuko

Txomin Agirre kaiko zorua berritzen ari dira, eta lan horiek iraun bitartean, Patxita Etxezarreta kaleko geltokian soilik egingo dute geldialdia UK09, UK10 eta UK11 autobus lineek. 

Portu Zuzendaritza ari da moilako zorua konpontzeko lanetan, eta aparkalekuak kentzearekin batera, trafikoa erregulatzeko semaforoa ezarri dute Txomin Agirre kaian.