Olatu handiekin dantzan Orroagan

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 8a, 13:19

Aurreikuspenak bete ziren, eta itsasoak bere haserre aurpegia erakutsi zuen atzo Orroaga parean. Horren jakitun, surflari ugari hurreratu ziren olatuak hartzera. 

Adur eta Iker Amatriain, Aritz Aranburu, Indar Unanue, Roberto Letamendia, Mikel Elizalde, Iñigo Idigoras edota Kylian Guerin izan ziren atzo Orroagara bertaratu eta bertako olatu handien gainean dantza egitera, Salvador Ibergallarturen irudi ikusgarri hauetan nabaritu daitekeen bezala.