'Trapu zikinak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Geuretik sortuak programaren barruan sortutako antzezlana ekarriko du Lore More taldeak Zumaiara. 

Lore More antzerki taldearen Trapu zikinak antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, hilaren 11n, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Geuretik sortuak programaren barruan sortutako antzezlana da hau. 

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen hartu daiteke parte zozketan. Saridunen izenak asteazken arratsaldean aterako ditugu.