Jabi Leiza gogoratu dute Zumaiako realzaleek

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 7a, 13:26

Realak Valentziaren aurka jokatutako partidaren atarian bildu ziren lagunak bazkari baten bueltan. 

Orain hiru urte zendu zen Jabi Leiza realzale porrokatua gogoan izan zuten atzo Zumaiako lagunek eta realzaleek. Realak Valentziaren aurka jokatu zuen atzo Donostian, eta partidaren aurretik bildu ziren taldean Ibañarrietan egindako bazkari baten bueltan.