Zabaldu dute Geoparkeko hegaztien inguruko erakusketa Mutrikun

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 6a, 14:34

Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarrek ateratako irudiekin osatu dute datorren urtarrilean Zumaiara ekarriko duten bilduma hau. 

Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu izeneko argazki erakusketa zabaldu dute Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Euskal Kostaldeko Geoparkean aurki daitezkeen hegaztiak bildu dituzte erakusketa honetan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren lanekin osatu dute bilduma honetan. 

Erakuseta azaroaren 13ra bitartean bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara. Erakusketa hau Alondegiko Oxford aretoan ikusi ahal izango da datorren urtarrilean.