"Topaketa Zarautzera eta Zumaiara ekartzea garrantzitsua da ikusgarritasuna emateko"

Gorka Eizagirre | Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 5a, 18:26

Bollurria topaketa bollo-transfeminista egin dute gaur Zarautz eta Zumaia artean. Eskualdeko lesbianei eta transei ikusgarritasuna ematea du ardatz egitasmoak, baita beraien artean harremanak saretzea ere.

Zumaian amaitu da gaur aurtengo Bollurria topaketa bollo-transfeministak. Lezon, Azkainen eta Irunen izan ondoren, Urola Kostak hartu du aurtengo edizioaren amaiera. 

Goizeko 10:00etan abiatu dira Zarauztik, eta mendi martxan eginda Zumaiara heldu dira eguerdiko ordu batak aldera. Han, trikitixa doinuen laguntzarekin, kalejiran heldu dira Torreberrira. Bertan egin dituzte bazkaria eta gainontzeko ekitaldiak. 

Ikusgarritasuna ematea, biltzeko espazioa seguruak sortzea eta bolleren eta transen harremanak saretzea dira topaketa hauen helburuetako batzuk. Parte-hartzaile batzuek irteeran azaldu dutenez, garrantzitsua da topaketa hauek Zarautzera eta Zumaiara ekartzea, aipatu ikusgarritasun hori bermatzeko.