Interesgune geologikoen erakusketa ikusteko azken egunak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 5a, 13:00

Munduko ehun gune geologikoen inguruko erakusketak bihar iluntzean itxiko ditu ateak Oxford aretoan.

IUGS nazioarte mailako geologia erakundeak pasa den astean Zumaian egin zuen kongresuarekin lotuta, munduko lehen ehun interesgune geologikoen inguruko erakusketa zabaldu zen Alondegiko Oxford aretoan. Gune hauen esanahia azaltzeaz gain, zer motatakoak diren eta Lurrean non aurkitzen diren azaltzen du erakusketa honek. 

Munduko Lehen 100 Geologia interesguneak izeneko erakusketa hau gaur eta bihar izango da zabalik Oxford aretoan, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara bitartean.