'Biba zuek' telebista saioan izan da Helene Alberdi triatleta

Europako triatloi txapelketa irabazi ondoren, hurrengo helburua Munduko txapelketan lehiatzea dela azaldu du.

Helene Alberdi triatleta zumaiarra izan zuten atzo gonbidatu Euskal Telebistako Biba zuek saioan. Bilbon jaioa, Zumaiako bizilaguna eta Zarauzko osasun zentroan sendagilea, Alberdik bere asmoen berri eman zuen elkarrizketan zehar. Ametsa Zarauzko triatloia irabaztea zuela adierazi zuen, eta irailaren amaieran irabazitako Europako txapelketak bizitzak emandako opari bat zela gaineratu zuen. Behin Europako txapelketa irabazita, Mundukoan jarri ditu Alberdik jopuntua.  

Hemen ikus daiteke elkarrizketa.