Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilarien lanekin osatutako erakusketa zabalduko dute Mutrikun

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 3a, 10:30

Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztiei buruzko argazki erakusketa ikusgai izango da bihartik aurrera Mutrikuko Zabiel jauregian.

Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarrek ateratako irudiez osatzen da erakusketa hau, eta Euskal Kostaldeko Geoparkea hartzen duen eremuan ikus daitezkeen hegaztien bilduma izan nahi du. 

Erakusketa hau bihar, ostiralez, zabalduko dute Mutrikuko Zabiel jauregian. Azaroaren 13ra bitartean bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.