Zozkatu ditugu 'Batetik bestera' haur antzerkirako sarrerak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 2a, 14:29

Saioa igandean izango da, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Saridunek antzokiko leihatilan izango dituzte sarrerak zain. 

Benetan be antzerki konpainiaren Batetik bestera haur antzerkia izango da datorren igandean, hilaren 6an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Sarrera eginda, irabazleak Alaitz Osa Arriola, Haize Galarraga eta Maitane Urbieta Aizpurua izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain. 

Gogoratu igandeko emanaldirako sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, baita Internet bidez ere, hemen.