Lasarte-Oria Bai! kros herrikoia irabazi du Aratz Rodriguezek

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 1a, 10:30
Argazkia: Javier Zalarain.

Igandean jokatu zen kirol proba hau, eta emakumeetan lehena izan zen Zumaiako bizilaguna. 

Pasa den igandean, urriaren 30ean, jokatu zen Buruntzaldeko herri honetan bertan antolatzen duten Lasarte-Oria Bai! kros herrikoiaren XXV. edizioa. Aurreko bi urteetan ezin izan zuten jokatu lasterketa hau osasun egoeragatik, eta aurten gogotsu ekin diot antolakuntzari. Korrikalariek ere errus erantzun diote deialdiari, eta 705 kirolarik amaitu dute hamar kilometroko lasterketa. 

Aratz Rodriguez Zumaiako bizilaguna izan da irabazlea emakumeen kategorian. 38:47 denborarekin zeharkatu zuen Rodriguezek helmugako lerroa. Podiumean bigarren Irati Larrañaga usurbildarra izan zen, eta hirugarren Maialen Gurrutxaga andoaindarra.