Itzurunen sinatutako adierazpenaren garrantzia nabarmendu dute adituek zein politikariek

Urtzi Oteiza-Julen Imaz 2022ko urr. 29a, 13:00

Atzo eguerdian sinatu zuten Geologia Zientzien Nazioarteko Elkartearen adierazpena hondartzan, eta beren iritzia eskatu zien BALEIKEk Jaurlaritzako, aldundiko eta udaleko ordezkari Arantza Tapia, Markel Olano eta Iñaki Ostolazari, nahiz geologian aditu Ane Zabaleta, Asier Hilario eta Stanley Finney-ri.

Egun handia izan zen atzo Zumaiako herriarentzat, bertan irakurri eta sinatu baitzen lur zientzien komunitatean inoiz egin den deklarazio zabalena. Zumaiako Adierazpena izena darama, gainera.

Ekitaldi mardula egin zuten Itzurun hondartzan, eta han bildu ziren protagonistetako batzuen iritziak jaso zituen BALEIKEk ondorengo bideoan. Beren balorazioa egin zuten, aditu gisa, adierazpena euskaraz irakurtzeaz arduratu zen Ane Zabaleta geologo zumaiarrak, Asier Hilario Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak eta Stanley Finney IUGSko idazkari nagusiak.

Ordezkari politikoen iritziak ere jaso dira bideoan: Iñaki Ostolaza alkatearena, Arantxa Tapia Ingurumen sailburuarena, eta Markel Olano ahaldun nagusiarena, hain zuzen.