Zumaiako Udalbatzak Euskaraldia babestu du

Onintza Lete Arrieta 2022ko urr. 29a, 10:32
Ostegunean, Udalbatza osatzen duten zinegotziak, Euskaraldiaren banderekin. (Juan Luis Romatet)

Osteguneko udalbatzarraren ostean, Zumaiako Udala osatzen duten alderdiek taldeko argazkia atera zuten udalbatzar aretoan, azaroaren 18an hasiko den Euskaraldiarekin bat eginez.

Hitzez ekiteko garaia leloa du aurtengo Euskaraldiak, eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra, euskaraz dakiten eta ulertzen duten herritar guztiak euskaraz bizitzera animatuko ditu.

Bada, aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere Zumaiako Udala osatzen duten alderdiek bat egin dute egitasmoarekin, eta osteguneko udalbatzarra aprobetxatu zuten talde argazkia ateratzeko.

Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago, eta ahobizi nahiz belarriprest rola hartu nahi duenak, doan eman dezake izena hemen.