Denboraldi bikain bati amaiera eman dio Julen Mateos Eizagirrek

Juan Luis Romatet 2022ko urr. 26a, 11:26

Julen Mateos Eizagirre zumaiarrak amaitu du dagoeneko motoziklismo denboraldia.

Denboraldi bikaina izan da azken hau motorzale zumaiarrarentzako. Izan ere, Euskadiko, Gaztela eta Leongo eta Nafarroako txapelketak irabazi ditu Minimotard 85 kategorian. Horretaz gain, Espainiako txapelketa laugarren postuan amaitu du Julen Mateos Eizagirrek.