Zozkatu dugu Txopak oparitutako bi lagunentzako otordua bazkideen artean

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 21a, 11:43

Saridunak jaso du dagoeneko Txopak eskainitako oparia. 

Hainbat abantaila ditu Baleikeko bazkide izateak. Aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Zumaiako establezimenduek eskainitako oparien zozketak izaten dira astero bazkideentzat. Aste honetan Txopa jatetxeak eskainitako bi lagunentzako otordua zozkatu dugu bazkideen artean, eta Imanol Azkueri egokitu zaio saria. 

Adi egon, laster itzuliko gara eta zozketa gehiagorekin.