Arroabean izango da zer gozatua larunbat honetan, urriak 15. Izan ere, Txikitasunean Handi eguna antolatu dute Txikitasunian Haundi Elkarteak eta Ezkaizto Auzo Elkarteak, eta egun osoan zehar izango dira ekintzak.
Goiz partean azokak izango du protagonismoa, eta arratsaldean, haurrentzako ekintzak egingo dituzte. Iluntzean, berriz, parrillada eta erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
Antolatzaileek eskatu dute garraio publikoa erabiltzeko auzora joan-etorria egiteko. Dena den, ibilgailuentzat aparkalekua ere jarri dute, industrialdean.
Egitaraua
- 10:00-14:00. Baserritarren eta artisauen azoka. Idiakaitz txistularien diana.
- 17:00. Buruhandiak.
- 18:00. Umeentzako erromeria Izer eta Alabierrekin.
- 20:00. Parrillada.
- 22:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.