Zumaiako Ernaik independentziaren aldeko aldarria zabalduko du bihar, Hispanitatearen Egunean

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 11a, 10:00

Saregileen plazan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak, "koloniala eta zapaltzailea" den eguna arbuiatzeko eta burujabetzaren alde egiteko. 

Hispanitatearen Eguna independentziaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko baliatuko du Zumaiako Ernaik. "Espainola, koloniala eta zapaltzailea" den egunean ospatzeko ezer ez dutela argudiatuta, elkarretaratzea deitu dute bihar arratsalderako. Saregileen plazan izango da protesta, 19:00etan.