'GUKA herriarteko txapelketa'

GUKA herriarteko txapelketa: Aizarnazabal- Getaria

GUKA magazina 2022ko urr. 8a, 10:00

Denboraldi berriarekin batera, berrikuntzekin dator GUKA magazineko kale inkesta ere. Hain zuzen ere, GUKA herriarteko txapelketa izango da aurrerantzean atalaren izena, eta eskualdeko herriak lehiatuko dira bertan. Mireia Galarza kazetaria herriz herri ibiliko da, eta herritarrek asmatzen duten erantzun bakoitzeko, puntu bat beren herriarentzat! Lehen atalean, Aizarnazabal eta Getaria lehiatu dira. Ikusi, ikusi!