Partaidetzazko aurrekontuen inguruko bilera irekia egingo dute gaur udaletxean

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 4a, 14:00
Botoak jasotzeko postontzia, Hogarrean. (Juan Luis Romatet)

Hiru proposamen aukeratu daitezke bozketa fasean. Proiektu horien inguruko xehetasunak emango dituzte gaur udaletxeko pleno aretoan egingo duten bilkura irekian. 

Bilera irekia egingo da gaur udaletxeko pleno aretoan, eta partaidetzazko aurrekontuen prozesuan bozketa fasera pasa diren proposamenen xehetasunez nahiz kanpoan geratutako proiektuen inguruko nondik norakoez arituko dira 18:00etan hasiko den ekitaldian. Izan ere, Aste Santuen bueltan abiatutako prozesua amaitzear da. Herritarrek aurkeztutako 20 proposamen edo proiektu pasatu dira bozketa fasera, eta zumaiarrek izango dute aukera beraien hiru gogokoenak aukeratzeko. Urriaren 14ra arte izango da aukera botoak emateko.