Independentzia Eguna ospatuko dute urriaren 15ean

Herri duina ipar lelopean, egun osoko egitaraua antolatu du Zumaiako ezker abertzaleak. Horrez gain, hitzaldi ziklo bat ere prestatu dute datorren asterako.

Zumaiako ezker abertzaleak –Ernai, LAB sindikatua eta Sortuk– Independentzia Eguna antolatu dute urriaren 15erako, eta Herri duina ipar leloa harturik, goizetik gauerako egitaraua antolatu dute.

Bertso bazkaria izango da Kofradian, Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, 15:00etan; NAN arrotzen jaurtiketa 17:00etan, Erribera kalean; Elektrotxorongo ibiliko da kalez kale, 18:00etik aurrera; eta 21:30ean hasita, ekitaldia eta kontzertuak Torreberriko aterpean: Kristonak, Rukula eta Esther Sound System.

Astea zehar, gainera, hitzaldi ziklo bat egingo dute. Urriaren 13an, Banaketa hirukoitzerantz: enplegua, zaintza eta aberastasuna eskainiko du Endika Perez LABeko ekintza sozialeko idazkariak, 18:30ean, gaztetxean.

Urriaren 14an, Bilgune Feministako kide Elene Lopetegik Burujabetza feminista hitzaldia eskainiko du; 18:30ean izango da., Emakumeon* Etxean. Urriaren 15ean, azkenik, Andoni Olariaga filosofo eta Iratzar Fundazioko kideak Askapen prozesuaren korapiloak izango du hizpide Gizarte Zentroan (Hogarra), 11:00etan.

Erlazionatuak

Herri duina ipar, independentzia!

Zumaia