'Uniko' antzezlanaren emanaldia bertan behera geratu da

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 30a, 14:34

Igandean izatekoa zen emanaldia bertan behera utzi behar izan dute antzezleen osasun kontuak direla medio. 

Paraiso konpainiaren Uniko antzezlana izatekoa zen Aita Mari aretoan igande arratsaldean. Antzezleen osasun arazoengatik, baina, bertan behera geratu da emanaldia. Data berria jarri dute, ordea: urriaren 23a. 

Udalak jakitera eman duenez, sarrera erosita zutenei kopurua itzuliko zaie, eta horretarako zuzenean jarriko dira harremanetan erosleekin.