Elkarretaratzea egin dute Soraluzeko emakumearen hilketa salatzeko

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 30a, 08:25
Argazkia: Maria Maya Manterola

Saregileen plazan egin zuten atzo kontzentrazioa, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta.

Pasa den asteburuan izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldez Saregileen plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Matxismoak hiltzen gaitu. Aski da! leloa zeraman pankartaren atzean egin zuten elkarretaratzea.

Pasa den asteburuan izan zen gertakaria. Soraluzen jaiotako emakume bat aurkitu zuten hilik Benidormen (Herrialde Katalanak) zuen etxean. Bi labankada eta indarkeria zantzuak zituen gorputzak. Hilketaren susmagarri nagusia bere senarra zen. Hau auto istripu batean hil zen, ikerketaren arabera, bere buruaz beste eginda.