Leire Valerok jaso du Baleikeren arraun porrako saria

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 29a, 12:00

Muniosoron bi lagunentzat jatordua eta Koloore markako arropa jaso ditu Leire Valerok. 

Leire Valero izan da Baleikeren arraun porrako irabazlea. Traineru ligetako sailkapena partaideetako bostek asmatu bazuten ere, Valerori egokitu zaio saria zozketan. Delteco Zumaiako gizonezkoak zortzigarren izan ziren KAE 1 ligan, eta emakumezkoak, berriz, laugarren egin zuten ETE ligan.