Urriaren 4ra arte eman daiteke izena Ludotekan

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 29a, 11:00

Izen-emate orria Ludotekan bertan utzi, buzoian sartu edo posta elektronikoz bidal daiteke. Urriaren 3tik aurrera, astelehena, zabalik izango da Ludoteka 6 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Datorren astelehenetik aurrera zabalik izango da Ludoteka 6 eta 12 urte bitarteko haur zumaiarrentzat. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era LH1-6 maila arteko haurrentzat zabalduko dute, eta haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak. LH 4tik 6ra arteko haurrek, berriz, LudoKeta zerbitzua erabili ahali zango dute ostiraletan, 19:30etik 20:30era. 

Urriaren 4a da izena emateko azken eguna. Izen-emate orria entregatu eta urteko kuota ordaindu beharko dute horretaraok guraso eta tutoreek. Honakoak dira izen-emate orria entregatzeko bideak: 

  • Ludotekan bertan utzita (irailaren 26tik 30era eta urriaren 3an eta 4an, 11:30etik 14:00etara).
  • Ludotekako buzoian sartuta.
  • Posta elektronikoz mezua bidalita (ludoteka@zumaia.eus).

Urriaren 3an irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak. Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta egun aukeraketa zozketa bidez egingo da.