Surf eta bodyboard txapelketa jokatuko dute asteburuan Itzurunen

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 28a, 09:30

Guztia prest dute, baina partaide kopuruaren eta itsasoaren egoeraren arabera erabakiko dute egin ala ez. 

Herriko surf eta bodyboard txapelketa jokatuko da larunbatean Itzurun hondartzan, itsasoaren egoerak uzten badu. Iragarpena aldakor dago, eta olatu handiegiak egon daitezkeela azaldu du Ziskek, eta beraz, partaide kopuruaren eta itsasoaren egoeraren arabera erabakiko dute txapelketa jokatu ala ez. 

Izen-ematea Spot dendan egin daiteke 10 euroan, eta gehienez ere, bi kategoriatan parte hartu ahal izango du pertsona bakoitzak. Ostiraleko 19:00ak baino lehen izena ematea komeni da. Bestalde, izena ematerakoan 18 urtez azpikoek adina jakinarazteko eskatu dute, junior/sub kategoriak adinaren arabera antolatu ahal izateko.