Datorren urteko ordenantza fiskalak landuko dituzte osteguneko plenoan

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 27a, 14:00

Udal Gobernuak aurreratu du udal zerga eta tasak % 1,5 igotzea proposatuko duela osteguneko udalbatzarrean. 

Irailaren 29an, ostegunarekin, ohiko udalbatzarra izango da udaletxeko pleno aretoan. Hain zuzen, 2023rako udal zerga eta tasak izango dituzte hizpide, eta 2022ko ordenantza fiskaletan aldaketa bat egitea ere aztertuko dute. 

Hemen ikus daiteke deialdia.